Saskibaloia

CBASK, mutilen estropezua eta nesken domeinua

Guaixe 2026ko otsailaren 20a

CBASK XAbi Gorriz taldeko neskak ikusgarri ari dira.

CBASK-eko bi talde nagusiek txanponaren bi aldeak ikusi zituzten euren ligetako hamazazpigarren jardunaldian. Mutilek hirugarren postuari eusten diote eta neskak bigarrenak dira.

Mutilen bigarren mailan hamazazpigarren jardunaldia jokatu zen. CBASK Narum Fisioterapian San Ignacio-Nasabi taldea izan zuen aurkari Jesuiten San Ignacio Kiroldegian otsailaren 14an jokatutako partidan. San Ignaciok tartea hartu zuen hasieran, baina bukaera aldera talde altsasuarra gerturatu eta estu-estua jarri zen partida, azken txanpa horretan bi taldeek bost aldiz berdindu baitutzen. San Ignaciok aldea hartu zuen, CBASK gerturatu zitzaion, baina, azkenean, 74-69, 5 punturen aldearengatik gailendu zen Iruñeko taldea. CBASK-eko Unax Ijurra izan zen jokalaririk aipagarriena, 17 puntu lortu baitzituen. 

Noainek jarraitzen du mutilen bigarren mailako lider (26 puntu). Nahiz eta galdu, CBASK Narum Fisioterapiak hirugarren postuan jarraitzen du (24 puntu). Asteburuan hemezortzigarren jardunaldia jokatuko da, baina talde altsasuarrari atseden jardunaldia dagokio. 

Neskak, bigarren
Nesken lehen maila autonomikoan hamazazpigarren jardunaldia jokatu zen. CBASK Xabi Gorriz taldeak Lagunak izan zuen aurkari Barañainen. Partida oso borrokatua izan zen lehen txanpan, bost berdinketekin, baina talde altsasuarrak abantaila hartu eta bukaerara arte kudeatu zuen, 52-63 irabaziz.