Institututik unibertsitatera bisitan

Guaixe 2026ko otsailaren 20a

NUPeko eraikin bat. UNIBERTSITATEA

Batxilergoko ikasleak Nafarroako Unibertsitate Publikoa ezagutu dute. 

Altsasu Bigarren Hezkuntzako Ikastetxeko Batxilergoko 2. mailako ikasleak Nafarroako Unibertsitatea (NUP) bisitatu dute. 48 ikasle izan dira NUPen Iruñeko bi campusak bertatik bertara ezagutu dutenak. Bisitaren bidez ikasle sakandarrek NUPen heldu den ikasturterako duen ikasketa eta zerbitzuen eskaintza ezagutzeko aukera izan dute. 

Zehazki, NUPeko goi mailako bi eskola teknikoek eta lau fakultateek 2026-2027 ikasturterako 27 gradu eta 10 gradu bikoitz eskaintzen dituzte. Gainera, NUPek dituen nazioarteko programei buruzko informazioa jaso dute ikasleek bai Arrosadiko campusean bai ospitale guneko Osasuneko campusean.