Udal haur eskolan izena emateko epea zabalik dago

Guaixe 2026ko otsailaren 24a

Gurasoak Txirinbulo haur eskolarantz joaten. ARTXIBOA

Heldu den ikasturterako plaza eskaera egin dezakete gurasoek. 

Altsasuko Udalak jakinarazi duenez, Txirinbulo udal haur eskolan 2026-2027 ikasturterako plaza eskaerak egiteko epea zabalik dago. Interesa duten gurasoek otsailaren 23tik martxoren 6ra arteko epea dute seme-alaben izena emateko. Udalak zehaztu duenez, Txirinbulo haur eskolaren eskaintza 2024., 2025. eta 2026. urteetan jaiotako haurrendako da. Haur eskolak 7, 6 eta 4 orduko jardunaldiak eskaintzen ditu eta jantoki zerbitzua dauka.

Plaza eskaeraren prozedura telemakikoki izango da EDUCA plataformaren bidez. Ezinezkoa bada, txanda eskatzeko aukera egongo da txirinbulohaureskola@altsasu.net helbidera idatziz edo 948 564 422 telefonora hots eginez.