Otsailaren 22an, igandea, 12:00etan, Xomorrotxoak Spasmo teatro konpainiaren familiarteko ikuskizunaren emanaldia izanen da, Altsasuko Iortia kultur gunean; keinu umorezko ikuskizun bat da, zomorro mota gehiago dago munduan gainerako animalia gutiena baino, baina haien txikitasuna dela eta gutxitan ikusten da zein apartak diren. Emanaldia euskaraz izanen da; sarrerak 4 eurotan eros daitezke kultur gunearen webgunean edo txarteldegian.