2026/02/20 - 2026/02/22 18:00etan

Gazte agenda

Jolasak inauteri astebururako

Jolasak inauteri astebururako
Intxostiapunta gazte gunea, Altsasu

Otsailaren 21ean, larunbata, Altsasuko Piñata inauteria dela eta, Intxostiapunta gazte gunea itxita egonen da, baina ostiralean eta igandean, inauteri aurre eta ondorengoa pasatzeko ekimenak antolatu dituzte; otsailaren 20an, ostirala, mahai jolasak izanen dira Altsasuko gazte gunean, eta 22an, igandea, billar txapelketa.