Bere bikotekidea labankaden bidez erail eta ama larriki zauritu zuen gizonezko batek Sarrigurenen ostiralean, otsailak 20. Erailketa salatzeko Itaiako kideak, emakumeen antolakunde sozialistak, ihoteetako dantzaldirako jarritako eszenatokira igo eta erailketa salatzeko pankarta zabaldu zuten. Aski dela adierazi zuten Itaiako kideek eta indarkeria matxistari aurre egiteko deialdia egin zuten.