Mutilen preferente mailako 20. jardunaldian Altsasuk Beti Casedano arerio zuzenaren kontra jokatu zuen otsailaren 22an Casedan, larunbata piñata inauterien biharamunean. Partida oso borrokatuan Unai Calvok Altsasu aurreratu zuen 22. minutuan, baina bigarren zatia hasi eta berehala bana berdindu zuen Casedak, eta handik gutxira 2-1 aurreratu zen. Altsasuk ez zuen etsi, eta punturik gabe geratuko zela zirudienean, luzapenean, Eneko Verak bina berdindu zuen, garaipen zaporea zuen berdinketa.
San Jorgek jarraitzen du preferente mailako lider (40 puntu), baina azken bi partidak galdu dituenez, sailkapen burua oso estu dago. Amigo bigarrena da (39 puntu), Beti Casedano hirugarren (36 puntu) eta Altsasu laugarren (33 puntu), igoera faseko postuetatik 3 puntura. Hortaz, 21. jardunaldia bero dator. Altsasuk sailkapenean hamalaugarren eta jaitsiera postuetatik ateratzeko borrokan dagoen Infanzones taldea hartuko du martxoaren 1ean, 18:45ean, Dantzalekun. Beraz, partida estua espero da.