Nesken hirugarren mailan 20. jardunaldia jokatu zen. Altsasuk Mutilvera hartu zuen otsailaren 22an Dantzalekun. Partida erritmo handian hasi zen. 3. minuturako Eider Vicentek Altsasu aurreratu zuen, baina berehala bana berdindu zuen Mutilverak. Partidak estu jarraitu zuen, baina Mutilvera finago aritu zen eta atsedenaldia baino lehen 1-2 jarri zen aurretik eta bigarren zatia hasi bezain pronto 1-3koa sartu zuen. Altsasuarrek ez zuten etsi eta ekinean jarraitu zuten. 53. minutuan Eider Vicentek 2-3 hurbildu zuen Altsasu, eta partidak beste kolore bat hartu zuen. 67. minutuan atzera ere Eider Vicentek kontrako atean asmatu zuen, hat-tricka lortuz eta Altsasuk hiruna berdindu zuen. Berdinketa apurtzen saiatu ziren bi taldeak, baina partida puntu banaketarekin despeditu zen.
Osasuna B fundazioak jarraitzen du hirugarren mailako lider (49 puntu) 4 puntura Mulier duela (45 puntu). Altsasu zazpigarren da (19 puntu). Hemezortzigarren jardunaldian Altsasuk zortzigarren eta arerio zuzena den Valle de Aranguren du aurkari, Arangurenen.