Nesken lehen maila autonomikoan CBASK Xabi Gorriz taldea ikusgarri ari da. Jokatutako hemezortzi jardunaldietatik hamalau irabazi ditu. Asteburuan hemezortzigarren jardunaldia jokatu zen, baina Altsasuko inauteriak zirela eta partida otsailaren 13ra aurreratu zuen CBASK-ek, eta Zelandin jokatutako partidan 72-46 hartu zuen mendean Cantolagua.
Liceo Monjardin da nesken lehen maila autonomikoko liderra (35 puntu), Navasket SF´Old bigarren da (33 puntu) eta CBASK hirugarren (32 puntu). Beraz, estu-estu dago sailkapeneko burua. Asteburuan hemeretzigarren jardunaldia dago jokoan. CBASK Xabi Gorrizek sailkapenean bederatzigarren den Universidad de Navarra izango du aurkari otsailaren 28an, 19:00etan, OPUS-eko unibertsitatean.
Mutilak buelta lanera
Gizonen bigarren maila autonomikoan hemezortzigarren jardunaldia jokatu zen. Altsasuko CBASK Narum Fisioterapia taldeari atseden jardunaldia zegokion, eta, beraz, ez du puntuatu.
Noainek segitzen du gizonezkoen bigarren maila autonomikoko lider (30 puntu), eta CBASK bosgarren postura jaitsi da (24 puntu). Martxoaren 1ean, 18:00etan, CBASK-ek sailkapenean den Universidad de Navarra du aurkari OPUS-eko unibertsitateko kiroldegian.