Otsailaren 28an, larunbata, 19:30ean, Iortia kultur gunean, La Liquida konpainiaren Ellas de oro antzezlanaren emanaldia izanen da: omenaldi dibertigarri eta zirraragarria egiten zaie eszenatokitik ahotsa altxatu eta bere garaiko moldeei aurre egitera ausartu ziren Urrezko Mendeko emakumeei. Almagro Off jaialdian saritu zuen. Sarrerak 10 eurotan eros daitezke, Iortia kultur gunearen webgunean edo txarteldegian.