Altsasuko Udalak jakinarazi duenez, zortzi pertsona langabe kontratatuko ditu 6 hilabetez, lanaldi osoan. Haietako lau zerbitzu anitzetako ofizial postua beteko dute eta gainontzeko lauek, berriz, zerbitzu anitzetako peoi lanpostua. Guztiak ere Udal Obra eta Zerbitzuen Brigadan ariko dira lanean. Deialdian interesa duenak Altsasuko Enplegu Bulegoan izena eman beharko du martxoaren 31 baino lehen.
Ofizial gisa ariko direnak D mailako lanpostua beteko dute Lau lanpostu horietako baterako, nahitaezkoa da B gidabaimena izatea. Bestetik, peoiek E mailako lanpostua beteko dute. Deialdiari buruzko informazioa altsasu.eus webgunean dago.