Saskibaloia

CBASK, irabazi eta irabazi

Guaixe 2026ko martxoaren 5a

CBASK Narum Fisioterapiak Noain liderra hartuko du Zelandin.

Mutilen eta nesken talde seniorrek garaipen ederrak lortu zituzten. Martxoaren 7an bi taldeek etxean jokatuko dute, Noainen eta Liceo Monjardin liderren kontra

Mutilen bigarren mailan hemeretzigarren jardunaldia jokatu zen. CBASK Narum Fisioterapia garaipenaren xendara itzuli da Universida de Navarrari partida estuan 73-81 irabazi eta gero. Hasierako zatia oso lehiatua izan zen eta bi taldeak parez-pare aritu ziren; horren isla, zortzi berdinketa izan ziren. Baina markagailuak 31 tanto markatzen zituenean talde altsasuarra aldea ateratzen hasi zen, eta eroso joan zen garaipenerera (73-81). 
Noainek jarraitzen du mutilen bigarren mailako lider (32 puntu). CBASK Narum Fisioterapia bosgarren da (26 puntu)20. jardunaldian CBASK-ek Noain liderra hartuko du martxoaren 7an, 16:00etan, Zelandin. 

Neskak, gora begira
Nesken bigarren mailan hemeretzigarren jardunaldia jokatu zen. CBASK Xabi Gorriz taldeak Universidad de Navarra izan zuen aurkari OPUS-eko instalazioetan. Bi taldeak nor baino nor hasi ziren, baina 29ko berdinketaren ondoren Altsasuk abantaila sendoa hartu zuen. Partida bukaeran Universidadek gora egin zuen eta tartea laburtzen hasi zen, baina talde altsasuarrak ongi eutsi zuen, eta 70-74 irabazi zuen. Edurne Ormazabal izan zen puntu gehien lortu zituen jokalaria, 24 puntu. 

Nesken bigarren mailako liderra Liceo Monjardin da (37 puntu) eta bigarrena CBASK Xabi Gorriz (34 puntu). Hain zuzen ere bi taldeen arteko lehia hartuko du Zelandi kiroldegiak martxoaren 7an, 17:50ean. Partida garrantzitsurako zaleen babesa eskatu dute.