Astekaria

Irea Etxanizen brontzezko domina

Maider Betelu Ganboa 2026ko martxoaren 9a

Irea Etxaniz, Gerardo Montero irakaslearekin. NAFARROAKO TAEKWONDO FEDERAZIOA

Bargagain klubeko borrokalari altsasuarra Gracia Cifuentes txapeldunaren kontra erori zen

Otsailaren 27tik martxoaren 1era Espainiako Taekwondo Konbate Txapelketak jokatu ziren San Vicent del Raspeig-en. Nafarroako selekzioak lau domina ekarri zituen etxera. Tartean, Irea Etxaniz Claver altsasuarrak kadete mailako -33 kg mailan brontzezko domina lortu zuen. Diana Rodriguez (Andalucia) eta Sandra Izquierdo (Murtzia) irabazi zituen, baina final laurdenetan Gracia Cifuentesen kontra (Alacant) erori zen. Cifuentes izan zen, hain zuzen ere, txapelduna.