Udaberriko Aisiaz blai programa

Guaixe 2026ko martxoaren 6a

Haurrak eta gurasoak Zumalakarregi plazako jolas parkean. ARTXIBOA

Txantxari ludotekak hartuko du udalaren eskaintza hori. Plazak mugatuak dira. 

Altsasuko Udalak Aisiaz Blai programa eskainiko du apirilaren 7, 8, 9 eta 10ean, asteartetik ostiralera. Hain zuzen ikastetxeak oporrengatik itxita dauden egunetan. Programa horren bidez Altsasuko Udalak gurasoei familia ardurak eta lana uztartzen lagundu nahi die. Bi ordutegi aukera eskaini ditu egun horietarako: 08:30etik 13:30era edo 11:00etatik 13:30era. Bigarren talde hori irekiko da eskainitako plazak lehen ordutegi aukerarekin betetzen ez badira. Eskaintza 2013 eta 2022 urteen artean jaiotako umeei zuzendutakoa da. 

Programan izena emateko epea martxoaren 9tik 13ra artekoa da. Horretarako, 948 012 012 telefono zenbakira hots egin behar da, astelehenetik ostiralera 08:00etatik 18:00etara. Bestela, altsasu.eus webgunearen bidez egin daiteke. Errentaren arabera ordaindu beharreko kopurua aldatu eginen da, hamaika zati zehaztu baititu udalak. Gainera, hobariak jasotzeko aukera izanen da. Informazio gehiago nahi duenak aipatutako webgunean du. Bestela, Txantxari ludotekako 948 464 471 telefono zenbakira hots egin edo ludoteca@alsasua.net e-posta helbidera idatz dezake.