Dendariek merkaldiaren errematea atzeratu dute

Guaixe

Dendariek beraien eskaintzak kalera aterako dituzte. ARTXIBOA

Eguraldiagatik hartu dute erabakia. 

Altsasuko Dendarien Elkarteak merkealdiaren sasoiari errematea emateko errematea, stocka, aste honetarako aurreikusita zuen, ostegunetik igandera. Hamaika establezimenduk beraien eskaintza denden parera ateratzekoak ziren. Baina eguraldi iragarpenak laguntzen ez duenez, aste bat atzeratzea erabaki dute, beraz, martxoaren 12tik 14ra izanen da Altsasuko stock azoka.