Martxoaren 7an, larunbata, 19:00etan, Artedrama eta Axut konpainiak elkarlanean sortutako Nor naizen baneki antzezlanaren emanaldia izanen da, Altsasuko Iortia kultur gunean, Sendaberri zirkuituaren barruan: Nortasunari, oroimenari eta niaren eraldaketari buruzko proposamen kezkagarria, etentgabe eraldatzen den mundu batean. Donostiako Antzerki Jaialdia mustu zuten eta Harkaitz Cano eta Ximun Fuchs dira testuaren egileak. Emanaldia euskaraz izanen da, eta sarrerak 10 eurotan eros daitezke Iortia kultur guneko webgunean eta txarteldegian.