Martxoaren 15ean, igandea, 12:00etan, Patata Eguzkilorea konpainiaren Azken Eguzklorea familiarteko antzezlanaren emanaldia izanen da, Iortia kultur gunean: Txotxongilo, maskarak, antzerkia eta umorea nahasten ditu antzezlanak, eta Kattalinen istorioa kontatzen du. Baseritik herrira jaitsean bere lagunak desagertu direla ohartzen da; Mari jainkosari galdetzea erabaki eta basoan sartuko da azken Eguzkilorea aurkitzeko. Bertan Basajaun, Galtzagorri eta abarrekin elkartuko da. Sarrerak 4 eurotan eros daitezke Iortia kultur gunearen webgunean eta txarteldegian.