Nesken hirugarren mailan garaipen polita lortu zuen Altsasuk Valle de Aranguren taldearen kontra, Iruñerrian. Etxekoak aurreratu ziren eta atsedenaldira 1-0 galtzen ari zirela joan ziren altsasuarrak, baina bigarren zatian dena ematera atera ziren gorritxoak. Leire Estarriagak bana berdindu zuen, Laida Garziandiak 1-2 aurretik jarri zuen Altsasu, eta Maddi Mariñelarenak 1-3koa ezarri zuen 60. minutuan. Luzapenean Aranguren 2-3 gerturatu zen, eta horrela bukatu zen partida.
Nesken hirugarren mailan Osasuna B taldeak jarraitzen du lider (52 puntu), gertu Mulier duela (48 puntu). Altsasu sailkapenaren erdian dago, seigarren postuan (22 puntu). Asteburu honetan atseden jardunaldia dute. Hemeretzigarren jardunaldian Altsasuk sailkapenean azkena den Lagunak taldea hartuko du martxoaren 20tik 22ra bitarteko asteburuan.