Areto futbola

Altsasuk ezin izan zuen Ribera de Navarraren kontra

Guaixe 2026ko martxoaren 11

Mutilen hirugarren mailako hamaseigarren jardunaldiak ez du punturik utzi

Mutilen hirugarren mailan hamaseigarren jardunaldia jokatu zen. Altsasuk lidergoa jokoan zuen Ribera de Navarra hartu zuen Zelandin, eta Tuterako taldea erasora atera zen hasieratik. Altsasu eusten saiatu zen, baina ezin, eta Ribera de Navarra 0-5 gailendu zen. 

Bestalde, Aralar Mendi Burlata Futbol Eskolaren kontra jokatzekoa zen baina bi taldeek partida apirilaren 3ra atzeratzea adostu zuten. Uharte Arakilgo Larrebietan jokatuko da, 17:30ean. 

Sailkapenean Ribera de Navarra da liderra (38 puntu) Zubiriko Ibararteren aurretik (36 puntu). Altsasu zortzigarren da (20 puntu) eta Aralar Mendi hamaikagarren (9) puntu. Hamazazpigarren jardunaldian Aralar Mendik Mendialdea du aurkari martxoaren 13an Berriozarren (20:00). Altsasuk Burlata Futbol Eskola du aurkari baina partida martxoaren 26ra atzeratzea erabaki dute (19:45), Zelandin.