Altsasuko Lanbide Heziketako institutuan ehun bat ikaslek ikasten zuten. Ikasleak praktikak egiteko tailerretan eta ikastetxeko hainbat eremutan berrikuntzak egin zituen Hezkuntza Departamentuak. Ikasturteko berritasuna ikasketa duala zen, soldadurako 2. ikasturteko ikasleei eragiten ziena. Haren bidez ikasleek ikasketa prozesua eta urtebeteko lan esperientzia uztartzen zituzten. Udan enpresetan lan eginen zuten eta ikasturtean bi egunez lanean eta gainontzeko hirutan ikasten ariko ziren.

