Duela 25 urte...

Trenbideari buruzko erakusketa

Guaixe 2026ko maiatzaren 19a

Gure Etxea eraikinak hartu zuen erakusketa. ARTXIBOA

Altsasuko Trenbidearen Lagunen Elkarteak 40 kide zituen.

Altsasuko Gure Etxea eraikinak trenbideari buruzko erakusketa hartu zuen. Bertan joan zirenek, besteak beste, ikusi zituzten: bi tren maketa, Miguel Amoztegik margotutako koadroak eta Altsasuko trenbideari buruzko argazki sorta handia. Trenbidearen Lagunen Elkarteak antolatu zuen erakusketa. Aukera baliatu zuten Divina Pastora Anaidiaren bost sortzaileei omenaldia egin zieten. Elkarteak jakinarazi zuen Altsasuko tren geltokiaren 12 metro karratuko maketa egin nahi zuela.