Junior mailako denboraldia hasi besterik ez da egin eta Luca Martinezek (Tolosa Danena) bere bigarren garaipena du. Martxoaren 7an I. Santi Segú Memorialean parte hartu zuen, La Garrigan. 2,3 kilometroko kronoigoera zen, eta lakuntzarra ikusgarri aritu zen, denbora onena lortuaz (04:32), Grenke-Auto Eder taldeko Gerogs Tjumins-i segundo bat eta Julius Birkedali 2 segundo aterata. Junior mailako puntako txirrindularieen artean gailentzeak badu meritua. Hurrengo egunean UCI mailako Gran Premi Les Franqueses KH7 Lasterketan tropelean helmugaratu zen Martinez.
Sakana Group eta Quesos Albeniz taldeko txirrindulariak martxoaren 7an Mutrikuko Atxukale Sarian lehiatu ziren, oso txukun.
Martxoaren 15ean, Udaberri Saria
Junior mailako txirrindulariek hitzordu garrantzitsua dute martxoaren 15ean Altsasun, 40. Udaberri Saria. Burunda Txirrindularitza klubak antolatutako probak 80 km ditu, eta ibilbide ederra. 10:30ean abiatuko da Foru Plazatik, Ziordira jotzeko. Bertatik Etxarri Aranatzera helduko da, eta berriro Ziordia izango du helburu. Buelta hartuta, Olaztin sartuko dira txirrindulariak, Altamira lehenengoz igotzeko. Iturmendiraino helduko dira segidan, eta atzera ere Ziordira joko dute, buelta ematerakoan Altamira igo eta Altsasuko helmugara heltzeko (12:25ak aldera).