Dendaz denda ibiltzeko aitzakia ederra

Guaixe 2026ko martxoaren 12a

Martxoaren 15era, arropa eta oinetako dendetan mauka ederrak eskuratzeko dago.

Altsasuko Dendarien Elkarteak (ADE) Altsasuko Outleta. Merkealdiaren azken errematea kanpaina abiarazi du. Kanpainaren bidez ADEko dendek neguko merkealdia despedituko dute. Hamaika establezimenduk beraien produktuen aukera zabala denden parera atera dituzte eta %70ra arteko deskontuak eskaintzen ari dira. Horregatik, ADEko kideek herritarrak Altsasun barna paseatzera gonbidatu dituzte kanpainak irauten duen bitartean. Honako dendak ari dira kanpainan parte hartzen: ML Moda Emakumeak, ML Mutilak, Iker Kirolak, Joss, Joselen, Bengoetxea oinetako denda, Ekin, Iulene, Asensio, Tu Tienda Especial eta Txikitxo.