Negozioa Altsasun dago, Intxostia 10 kalean, ireki zutenenetik, 2025eko abenduaren 16tik. Negozioa Cristina eta Maribel Guaman Fernandezek kudeatzen dute. Aurreko lanbideak utzi (erizaintza auxiliarra Iruñeko ospitalean eta Maribelek haur-hezitzaile ikasketak ere baditu) eta negozio berria martxan jarri dute. Gorputz masajeak, aurpegiko garbiketak, betile luzaketak, betile lifting-a, argizarizko depilazioa, manikura eta pedikura zerbitzuak eskaintzen dituzte.
