Greba dela eta, haur eskolan gutxieneko zerbitzuak

Guaixe 2026ko martxoaren 16a

Gurasoak Txirinbulo haur eskolarantz joaten. ARTXIBOA

Udalak zehaztu ditu.

Lanbidearteko Gutxieneko Soldata Hego Euskal Herrian zehaztearen aldeko greba orokor deialdia egina dago martxoaren 17rako. Hori dela eta, Altsasuko Udalak Txirinbulo haur eskolan egun horretan egon beharreko gutxieneko zerbitzuak zehaztu ditu. Horren arabera, zuzendariak lanaldi erdia egin beharko du, garbitzaileak lanaldi osoan aritu beharko du, bi hezitzailek lanaldi osoa izanen dute eta jantokiko laguntzailea lanaldi erdian ariko da.