Sanpedrozelain zuhaitza erori da

Guaixe 2026ko martxoaren 18a

Eroritako haritza. UDALA

26 metro luze eta 6 tonako haritz da erori dena.

San Pedrozelaiko haritz bat lurrera erori zen martxoaren 15eko gauan. Ermitaren iparraldera 25 bat metrora zegoen haritzak 26 metro luze eta 6 tonako pisua du. Zuhaitza erortzerakoan ez zuen beste bat aurretik eraman. Antza denez, zuhaitzak zainetan arazoa zuen eta horregatik erori da.