Txirrindularitza

Altsasuko Udaberri Saria, euripean

Guaixe 2026ko martxoaren 19a

Team Iparraldeko Bastian Laffitte txirrindularia bakarrik iritsi zen helmugara.

Martxoaren 15ean euripean eta hotzarekin jokatu zen Burunda Txirrindularitza klubak antolatutako juniorren mailako 40. Udaberri Saria (80 km). Tropela bi aldiz igo zen Altamirara. Bastian Laffittek (Team Iparralde) ezin hobe irakurri zuen lasterketa eta bakarrik azaldu zen helmugara (01:58:43). 47 segundora hiru txirrindulari iritsi ziren, Santiago Delgado (Purito Cycling), Conor Aranburu (Zu eta Biok) eta Urko Nazabal (Limousin). Sakandarren artean azkarrena Ion Unai Gonzalez (Alimco Campagnolo) izan zen, zortzigarren, 1:12ra. 

Gainontzeko sakandarrei dagokienez, Ekai Erdozia (Sakana Group) hamargarren sailkatu zen, 1:12ra, Unai Gomez (Quesos Albeniz) hamaikagarren; Mikel Arrizabalaga (Quesos Albeniz) hemeretzigarren; Xabier Curiel (Quesos Albeniz) 25.; Oier Pagola (Quesos Albeniz) 32; Urko Oiarbide (Sakana Group) 36.; Unai Okariz (Quesos Albeniz) 52.; Juan Carlos Gil de Gomez (Quesos Albeniz) 64.; eta Asier Flores (Quesos Albeniz) 65.