Iñaki Mujika altsasuarrak eta Pablo Montoia atarrabiarrak iaz Titan Desert Morocco basamortuko lasterketa osatu zuten handbike-an, historian lehenengoz, Institut Guttmann taldearekin. Guttmann-ek TITANS, la història d´un No dokumentala aurkeztu zuen martxoaren 13an Bartzelonan, 500 gonbidatu bertan zirela. Movistar+ katean ikusiko da.