Astekaria

Altsasu Kirol Elkarteko Erramu Trofeoa, bertan behera

Maider Betelu Ganboa 2026ko martxoaren 26a

Iaz Ekain Imaz altsasuarra eta Luca Martinez lakuntzarra elkarrekin iritsi ziren helmugara. ARTXIBOA

Juniorren mailako lasterketa beteranoa martxoaren 29an zen jokatzekoa

Juniorren mailako egutegian proba ezaguna da Altsasuko Kirol Elkarteak antolatutako Erramu Trofeoa. Aurten martxoaren 29an 67. edizioa litzatekeena zen jokatzekoa, baina bertan behera utzi du antolakuntzak, "zailtasun logistikoak" argudiatuta. "Zailtasun logistikoei, proba antolatu ahal izateko boluntarioen falta gaineratzen zaio, proba aurrera ateratzeko ezinbestekoa dena, eta bestelako antolakuntza arrazoiak" azaldu dutenez. 

Altsasu Kirol Elkartetik penatuta daude proba beteranoa denak aurten jarraipenik ez duelako. Aurtengo zailtasunak gaindituta, 2027an aurrera ateratzea nahiko lukete, "orain arte izan dugun konpromiso berberarekin", eta eskerrak eman dizkiete orain arteko laguntzaileei. 

Felix Mazkiaran izan da probako arduradun nagusia azken urteetan. Lan kontuengatik ezin du buruan egon, eta inor ez zaio batu. Arazo bera dago afizionatuen mailako Altsasuko festetako probarekin.