Altsasuko Udalak Zelandi eskola publikoan jolas parke berria jarri du. Bost elementu nagusi ditu jolas parkeak. Elementu horien osagai nabarmenena egurra da, nahiz eta soka, goma eta metalezko zatiak ere izan. Lau elementu lurra dute azpian, bosgarrenak, berriz, area. Lanak Lurkoi-Aplicaciones Técnicas de la Madera, SM enpresak egin ditu. Jolas parkeagatik udalak 22.971,07 euro (BEZik gabe) ordaindu dizkio.