Altsasuk langile balioaniztun prestakuntza ikastaroa hartuko du. Hartan izena ematen dutenek sei jakintza mota eskuratuko ditu: biltegiaren oinarrizko kudeaketa, lan arriskuen prebentzioa, aurrealdean kargatzen diren orga jasotzaileen erabilera, zubi garabien erabilera, plataformak modu seguruan erabiltzea eta jasotzaile mugikor pertsonalak erabiltzea.
Ikastaroa apirilaren 7an hasiko da, aurrez aurrekoa da eta lau hilabete inguruko iraupena izanen du. Ikastaroan zehar ikasleak pertsonalizatutako akonpainamendua izanen du. Horrekin batera, lan orientazio pertsonalizatua izanen du. Zeharkako konpetentziak eta gaitasun digitalak ere landuko dituzte. Ikastaroan interesa duenak garazi.beitia@eurodi.org e-posta helbidera idatzi edo 689 557 244 telefono zenbakira hots egin dezake. Ikastaroa Eurodik antolatu du Nafar Lansareren laguntzaz.