2026/03/19 - 2026/03/22 19:00etan eta 19:30ean

Zinema

'El agente secreto' filmaren emanaldia

'El agente secreto' filmaren emanaldia
Iortia kultur gunea, Altsasu

Martxoaren 19an eta 22an, osteguna eta igandea, 19:00etan eta 19:30ean, Kleber Mendonça Filho zinemagilearen El agente secreto film brasildarraren emanaldia izanen da, Iortia kultur gunean: 1977an, Brasilgo diktadura militarraren garaian, iragan nahasitik ihesi doan Marcelo irakaslea Recife hirira itzuli da ihesi; han, bizitza berri bat eraiki eta semearekin topo egitea espero du. Baina laster konturatuko da hiria ez dela bilatzen duen babeslekua, gobernu indarrak atzetik dituela eta heriotza-mehatxuak gainean dituela.

Emanaldia: 

Martxoak 19, osteguna, 19:00etan, Iortia kultur gunearen areto txikian. 

Martxoak 22, igandea, 19:30ean, Iortia kultur gunearen areto txikian.