Nesken hirugarren mailako hemeretzigarren jardunaldian Altsasuk Lagunak taldea hartu zuen Dantzalekun eta bi taldeek norgehiagoka borrokatu eta polita eskaini zieten zaleei.
Hasieran altsasuarrak finago hasi ziren. 32. minuturako 3-0 aurreratu ziren altsasuarrak, Maddi Mariñelarenari (2) eta Ainhoa Agirreri esker. Atsedenaldia baino lehen 3-1 hurbildu zen Lagunak taldea, eta bigarren zatian Barañaingoak oso entxufatuta hasi ziren, 5 minutu eskasetan hiruna berdindu baitzuten. Hala ere, gorritxoek ez zuten behera egin eta Eider Vicentek 4-3 aurreratu zuen Altsasu. Lagunak taldearen erantzuna, ordea, sekulakoa izan zen, 4 minutuko tartean 4-5 jarri baitziren aurretik. Altsasuk ekinean jarraitu zuen, eta Eider Vicentek bosna berdintzea lortu zuen. Azkenean, puntu banaketarekin despeditu zen partida, 5-5.
Osasuna B taldeak jarraitzen du lider (55 puntu), Mulierren aurretik (48 puntu). Altsasu seigarren da, sailkapenaren erdian (23 puntu). Nesken hirugarren mailak atsedenaldia hartuko du apirilaren bigarren asteburura arte.