Altsasu Kirol Elkarteak komunikatua kaleratu du arbitrajeen inguruan. Lehenik eta behin, kolektibo arbitralari “errespeturik gorena” aitortuta, txapelketetako azken jardunaldietan gertatutako zenbait erabaki arbitralen aurrean “ezinegon handia eta kezkarik sakonena” azaldu du Altsasu Kirol Elkarteak, “futbol partiden garapenean eta emaitzetan eragin zuzena izan dutenak”. Hori dela eta, eta berriro ere kolektibo arbitralari errespeturik gorena azalduta, ezinbestekoa ikusten dute “lehiaketa talde guztiendako irizpide justu, uniforme eta ekitatiboengatik gidatzea”.
Finean, berdintasunaren alde egin du Altsasuko futbol klubak. “Gure klubak, gure jokalariek eta gure zaletuek baldintza berdinetan lehiatzea merezi dute, eta gure entitateari dagokion errespetuarekin”.