Altsasuko Duatloia bueltan da. Sakana Triatloi Taldeak eta Dantzaleku Sakana atletismo klubak martxoaren 21ean elkarrekin antolatutako sprint proban 76 duatletek hartu zuten parte (5 km korrika-20 km bizikletan (Altamira, bitan)-2,5 km korrika).
Gizonezkoetan Josu Etxeberriak, Eneko Izagirrek eta Pello Osorok lehia oso estua izan zuten. Osorok egin zuen denborarik onena bizikleta tartean, gainontzeko biak harrapatuz, baina korrikako azken eremuan Josu Etxeberriak erasoa jo, eta bakarrik iritsi zen helmugara (58:50), Izagirreren (59:07) eta Osororen (59:43) aurretik. "Korrika da nire indargunea eta azken tartean dena eman dut" zioen, pozik, Altsasun lehen aldiz aritu zen 27 urteko gasteiztarrak. Sergio Garcia de Eulate altsasuarra (Sakana Triatloi Taldea) lehen sakandarra izan zen (1:02:23), lehen beteranoa. Antolatzaile den aldetik zegoen kontentuago. "Giro ona egon da, eguraldia ederra, eta ez da aparteko arazorik egon. Goizeko NKJ-ak eta arratsaldeko proba nagusia ongi joan dira, eta oso pozik gaude".
Emakumezkoetan, hasieratik erritmo ikaragarria jarri zuen 27 urteko Ines Moreno altsasuarrak, eta garaipen ederra lortu (1:14:50), Yolanda Burgueteren (1:15:43), eta Iratxe Barquillaren (1:19:35) aurretik. "Ez nituen arerioak ezagutzen, Euskadiko Zirkuituko probetan aritzen naizelako. Hasieratik indartsu atera eta topera joan naiz. Gogorra izan da, baina nire herrian irabazteagatik oso pozik nago. Lasterketa pila bat datoz eta entrenatzeko ongi etorri zait".
Erreleboetan sakandar ugarik hartu zuen parte, tartean urdiaindar kuadrilla ederrak. Irabazleak Alex Uncilla eta Ruben Garcia izan ziren (1:05:04), Ibai Perez-Asier Etxeberriaren (1:08:34) eta Ander Galarza-Haritz Goikoetxearen (1:08:46) aurretik. Iñaki Mujika paratrialetak Leire Mujika ahizparekin Muji taldea osatu zuen (1:35:09).
NKJ-ak, goizean
Goizean 85 neska-mutikok Nafarroako Kirol Jokoetako Altsasuko Duatloian parte hartu zuten, Txiokako ingurunean.
Benjaminetan Aitana Erice eta Julen Arbizu, gailendu ziren (Danel Lafuente hirugarren, Naresh Rodriguez bosgarren eta Hegoi Amillano zazpigarren sailkatu ziren); kimuetan Sumia Martinez (Saioa Lopez bosgarren) eta Aimar Garcia (Manex Izagirre laugarren, Enar Rodriguez hamabigarren eta Danel Ibargutxi hamalaugarren izan ziren); infantiletan Ane Arbizu eta Xuban Otero (Xumai Izagirre zazpigarren izan zen); kadeteetan Iradi Elvira eta Oier Alfonso; eta jubeniletan Naia Urra eta Mikel Senas.
Sakandarrak XIV. Altsasuko Duatloian
Gizonak
1. Josu Etxeberria (Dida) 58:50
10. Sergio Garcia de Eulate 1:02:23
17. Eukeni Goikoetxea 1:04:20
22. Asier Ansa 1:06:02
27. Mikel Berdud 1:07:42
28. Urko Berdud 1:08:56
33. Juan Carlos Gomez 1:12:36
34. Juan Luis Maiza 1:12:54
36. Jose Ignacio Mikeo 1:13:59
Emakumeak
1. Ines Moreno (Dida) 1:14:50
Erreleboak
1. Alex Uncilla-Ruben Garcia 1:05:04
2. Ibai Perez-Asier Etxeberria 1:08:34
3. Ander Galarza-Haritz Goikoetxea 1:08:46
4. Jaime Olza-Andoni Azanza 1:09:11
5. Mikel Lizarraga-Javier Larrea 1:14:46
6. Gaizka Ocaña-Sarabe Arakama 1:16:12
7. Iñaki eta Leire Mujika 1:35:09