Sakana igeriketa taldeak aste santuko oporretan kanpusa antolatu du apirilaren 7tik 10era, goizetan (10:30etik 12:00etara); entrenamenduetan parte hartzera gonbidatu ditu igeriketa zaleak. Apirilaren 1 da izena emateko azken eguna izango da, Ataboko bazkideak 25 eurotan eta bazkideak ez direnak 50 eurotan. Izena emateko edo kanpusaren inguruko informazio gehiago jasotzeko sakanaigeriketataldea@hotmail.com epostara, 644 925 022 telefonoaren WhatsAppera edo https://labur.eus/lhnv8lrc formulariaren bidez.