Udalak badu hirigintza aholkularitza

Guaixe 2026ko martxoaren 31

Altsasuko ikuspegia. ARTXIBOA

Bi eskaintza jaso zituen. 

Altsasuko Udalak hirigintza aholkularitza kontratatzeko deialdia egin zuen. Bi eskaintza jaso zituen udalak eta, horiek aztertu ondoren, Jose Maria Prada Velazquezen eskaintza onartzea erabaki du. Kontratuaren truke udalak 24.664,64 euro (BEZ barne) ordainduko dizkio urteko. Kontratua luzatu daiteke, gehienez lau urtez.