'Etena dena' dantza ikuskizuna, Altsasun

Guaixe 2026ko martxoaren 30a

'Etena dena' dantza ikuskizuna sortzen. UTZITAKOA

Apirilaren 11n, larunbata, dantza garaikideko ikuskizuna izanen da, Altsasuko Iortia kultur gunean. 

DNA dantza garaikidea Nafarroan sustatzeko programa bat da eta haren bidez dantzariek haien lanak egiteko egoitzak ematen zaizkie, baita kultur etxeetan ikuskizunak mustutzeko eta egiteko aukera ere. Egitasmoaren barruan Olatz Larunbe dantzariak irailean zehar Altsasuko Iortia kultur gunean arte egoitza egin zuen, eta Etena dena ikuskizunaren lehenengo urratsak eman zituen. Uharte Zentroan egin du bigarren erresidentzia, eta prozesu horren emaitza apirilaren 11n, larunbata, 19:30ean, Iortia kultur gunean mustuko du.

Dantza garaikidearen bidez denborari eta gelditzeko beharraren inguruan hitz egingo du Etena dena lanak, eta publikoari "disfrutatzeko" deia egin dio. Larunbe ikuskizunaren sortzailea eta zuzendaria da, baina atzean "talde handi bat" dagoela esan du; besteak beste, eszenatokiaren gainean Olaia Valle, Maddi Muñoz, Clarissa Costagliola eta Larunbe bera izango dira. 

Sarrerak Iortia kultur gunearen webgunean eta txarteldegian eros daitezke. 

 
 
 
 
 
Ver esta publicación en Instagram
 
 
 
 
 
 
 
 
 
 
 

Una publicación compartida de Olatz Larunbe (@larunbeolatz)