Parte hartze sakandarra landa eremuetan adinekoak zaintzeko jardunbide egokien jardunaldian

Guaixe 2026ko apirilaren 1a

Parte hartzaileen talde argazkia. NAFARROAKO KUTXA FUNDAZIOA

Jardunbide egokien kasu zehatzak ezagutarazi ziren, eta lan-mahaiak garatu ziren hainbat gairen arabera: osasuna, espazioen kudeaketa, berrikuntza eta sare komunitarioak, teknologia edo bizitza osoa bilatzea.

Lurralde Kohesio Departamentuak, Lursareak, Nafarroako Kutxa fundazioak eta La Caixa fundazioak (Innova Programaren ekimen komunetik) Nafarroako landa eremuetan bizi diren adineko pertsonengan oinarritutako zaintzako jardunbide egokiak bateratzeko jardunaldia hartu zuen Artziko jauregiak martxoaren 27an. Jardunaldian zaintzaren arloko 70 pertsona baino gehiago izan ziren. Besteak beste, adinekoen elkarteak, enpresak eta sektoreko profesionalak, tokiko erakundeetako ordezkariak eta kolektibo horri buruzko proiektuak gidatzen dituzten erakundeak.
 
Nafarroako Lizarraldeko eta Mendialdeko hainbat proiektu eta erakundeen ekarpenak izan ziren. Tartean Josefina Arregi klinika psikogeriatrikoak Tuterako San Joan de Diosekin batera sustatu duen Rural Domus proiektuaren berri eman zuten. 

Trukea
Harreraren ondoren, hainbat arlotan garatutako ekimenen berri eman zen. Ondoren, sei lan taldetan banatu ziren parte-hartzaileak, gaika, esperientziak, arrakastak eta akatsak partekatu zituzten, etorkizunean inspirazio iturri eta lankidetza bide izan daitezen. Topaketa bukatzeko, Laura Lorenzo Lursareko zuzendariak lan-mahaietatik ateratako ondorioak azaldu ditu.
 
Lan mahai horietan jorratu ziren gaien artean zeuden, esate baterako: osasuna eta ohitura onak; adinekoendako zentroak edo egoitzak bezalako guneen kudeaketa; berrikuntza eta sare komunitarioen sorrera; teknologiaren erabilera edo bizi osotasunaren bilaketa.
 
Antolatzaileen iritziz, "jardunaldiak agerian utzi du oso garrantzitsua dela topaguneak eta elkarlanerako guneak bultzatzen jarraitzea, esperientziak partekatzeko eta irtenbide berritzaileetan aurrera egiteko landa-inguruneko adinekoen bizi-kalitatea hobetzeko". Gaineratu zutenez, "tokiko erakundeen, elkarteen, profesionalen eta gizarte eragileen parte hartze aktiboak agerian uzten du konpromiso kolektiboa dagoela zahartze duin, lagundu eta aukerekin". Antolatzaileek elkarrekin lanean jarraitzeko borondatea berretsi zuten, "Nafarroako landa komunitateak indartzeko eta belaunaldi guztientzako ingurune irisgarri, inklusibo eta jasangarriagoak eraikitzeko".