Apirilaren 18an, larunbata, 19:00etan, Yllana eta Primital Brothers konpainien Madness komedia musikalaren emanaldia izanen da, Iortia kultur gunean: Bizitza erotuta dago. Baina erotu behar bada, izan dadila kantari. Hori da antzerki fisikoa, kantua eta kritika soziala nahasten dituen ikuskizunaren leloa. Sarrerak 12 eurotan eros daitezke Iortia kultur gunearen webgunean eta txarteldegian (oso gutxi gelditzen dira).