Apirilaren 17an, ostirala, 18:30ean, Ecos de aquel mar. Antología Teatral Josu Castilloren liburuaren aurkezpena izanen da, Iortia kultur gunean. Aurkezpena berezia izanen da, izan ere, Roberto Martinez, Nuria Crespo eta Rosa Nagorek egindako irakurketa dramatizatua eta Kointura + artearen musika izanen ditu. Emanaldia Iortia kultur gunean izanen da, eta Altsasuko Liburutegiak antolatu du apirilaren 23an izanen den Liburuaren Egunaren harira.
Argazkia: SANTI VAQUERO