Nesken hirugarren mailako hogeigarren jardunaldian, Gorka Pascua altsasuarrak zuzentzen duen Osasuna B liderraren kontra jokatu zuen Altsasuk. Altsasuarrek jipoi gogorra jaso zuten, 11-1 galdu baitzuten Osasuna B-ren kontra. Liderra gailendu zen hasieratik, eta Irune Garciak 90. minutuan sartutako golari esker gutxienez Osasunaren atea zulatzea lortu zuten, baina, zalantzarik gabe, jardunaldi gogorra izan zen altsasuarrendako.
Osasuna B-k jarraitzen du nesken hirugarren mailako lider (58 puntu), Mulierri 7 puntu aterata (51 puntu). Altsasu sailkapenaren erdian dago, seigarren (23 puntu). Apirilaren 19an Altsasuk Zizurren jokatuko du, sailkapenean hamargarren den Ardoiren kontra, El Pinarren (17:00).