Futbola

Altsasu, hirugarren postua zelatatzen

Guaixe 2026ko apirilaren 14a

Mutilen hirugarren mailan Altsasuk Aibares hartu zuen mendean. 

Mutilen hirugarren mailan 26. jardunaldia jokatu zen. Altsasuk Oibarren jokatu zuen, Aibares taldearen kontra. Bi taldeek lehia oso estua izan zuten lehen zatian. Atsedenaldira joatear zeudela, 45. minutuan Unai Calvok gola sartu zuen eta horrek abantaila handia eman zion Altsasuri. Bigarren zatian lehiak bizi-bizi jarraitu zuen. Aibaresek bana berdintzea lortu zuen 79. minutuan, baina minutu bat beranduago Unai Calvok Altsasuren bigarrena sartu zuen, eta partida Altsasuk 1-2 irabazita despeditu zen. 

Mutilen hirugarren mailan San Jorgek segitzen du lider (54 puntu) 2 puntura Amigo taldea duela (52 puntu). Altsasu laugarren da (46 puntu), hirugarren den Valle de Egues B taldearekin puntutara berdinduta. 27. jardunaldian Altsasuk sailkapenean azkena den Beriain hartuko du, apirilaren 19an, Dantzalekun (19:00).