Errepublika sentimendua

Guaixe 2026ko apirilaren 14a

Oroigarrian eguerdian bat egin duten altsasuarrak.

Ez da ekitaldirik izan, baina errepublikaren aldeko hainbat altsasuar oroigarritik pasa dira apirilaren 14an, Espainiako Errepublika aldarrikatu zuten egunean. 

Espainiako Errepublika aldarrikatu zutela 95 urte bete dira apirilaren 14an. Hori dela eta, hainbat altsasuar Soldadu Langile Batailoietan ibili ziren omenezko oroigarriaren ondotik pasa dira goizean zehar. Oroigarrian errepublikaren banderaren koloreetako lore gorri, hori eta moreen sorta bat utzi dute. 

Aurten ez da ekitaldirik izan baina eguerdian elkartu direnek hurrengo urtetan behar bezala ospatzea espero dute. Orain arte apirilaren 14ko ekitaldiaren antolatzaileei egindako lanagatik eskerrak eman diete. Oroigarrian bat egin dute errepublikazaleek estatu kolpearen eta ondorengo errepresioaren inguruko familia bizipenak partekatu dituzte.