Apirilaren 5ean kadeteen mailako 38. Burunda Trofeoa jokatu zen Altsasun, eguraldi paregabearekin. 51 kilometroko proba izan zen, eta txirrindulariek Altamira behin igo zuten.
Zazpi txirrindulari aurreratuta iritsi ziren helmugara, eta lasterketa esprintean erabaki zen. Azkarrena Jakes Zubizarreta (Lurkide Aranur) izan zen (1:11:22), Unai Fernandez de Pinedoren (Aranako) eta Aitor Oliteren (Ega Perfil) aurretik. Ekaitz Zufiaurre (Quesos Albeniz) izan zen lehen sakandarra, 25. postuan. Egoi Urtasun (Quesos Albeniz) 49. iritsi zen, Mikel Casado (Sakana Group-Aralar) 59.; Akior San Roman (Quesos Albeniz) 84.; Ezkai Lakuntza (Quesos Albeniz) 88.; eta Unax Galardi (Sakana Group-Aralar) 110.