Altsasuko Udalak jakinarazi duenez, "udal kirol instalazioetako erabiltzaile gehienek ondo erabiltzen dituzte azpiegiturak. Baina azken asteetan zenbait pertsonak udal kirol azpiegituretan kalteak eragin dituzte. Horiek erabateko arbuioa merezi dute eta, hala badagokio, zigorra".
Javier Ollo Martinez alkateak azaldu duenez, "Zelandi kiroldegiko erabiltzaile batzuek erabaki zuten ideia ona zela saunan eta aldageletan gorozkiak uztea, ateak margotzea eta zakarrontziak eta lehorgailuak haustea, eta abar". Bestetik, alkateak jakinarazi duenez, "azken astetan bakarren batzuk Burunda pilotalekuko larrialdi-atea apurtu dute frontoira sartzeko. Puskatu egin zuten, konpondu genuen, eta berriro hautsi dute".