Trakzio mekanikoko ibilgailuen gaineko zergagatik 2026. urteari dagozkion kuotak borondatez ordaintzeko epea maiatzaren 29an despedituko da. Hala jakinarazi du Altsasuko Udalak. Udal ordainagiriak helbideratuta dituztenei horien zenbatekoa kontu korrontean apirilaren 21ean kargatuko zaie. Helbideratu gabeko ordainagiriak La Caixako edozein bulegotan ordain dezakete, ordainagiria aurkeztuta. Udalak gaztigatu duenez, borondatez ordaintzeko epe hori iraganez gero, Diru-bilketaren gaineko Erregelamendu Orokorrean ezarritako errekarguak ezarriko dira eta tramiteak eginen dira premiamendu bidez kobratzeko.