Apirilaren 16an, 19an eta 20an, osteguna, igandea eta astelehena, Maryam Touzani zuzendariaren eta, besteak beste, Carmen Maura aktorearen Calle Málaga filmaren emanaldia izanen da, Iortia kultur gunean: María Ángeles 79 urteko espainiarra da eta Tangerren, Marokon, bizi dabakarrik.Bere bizitza erabat aldatu da, Clara alaba Madrildik etorri baita beti bizi izan den apartamentua saltzera. Hazten ikusi zuen hirian geratu nahi du, eta ahal duen guztia egingo du etxea mantentzeko eta bizitza osoko objektuak berreskuratzeko. Bidean, pronostiko ororen kontra, maitasuna eta desioa berriropiztuko zaio.
Emanaldiak:
Apirilak 16, osteguna, 19:00etan, Iortia kultur gunearen areto handian (aurretik: 4,5 euro; egunean, 5 euro)
Apirilak 19, igandea, 19:30ean, Iortia kultur gunearen areto handian (aurretik: 5 euro; egunean, 6 euro).
Apirilak 20, astelehena, 19:00etan, Iortia kultur gunearen areto handian (aurretik: 4,5 euro; egunean, 5 euro).