Apirilaren 16an eta 19an, osteguna eta igandea, Paolo Sorrentino zinemagilearen La Grazia filmaren emanaldia izanen da, Iortia kultur gunean: Mariano De Santis, Italiako Errepublikako Presidentea (fikziozkoa), politikari demokrata, humanista eta kristau beteranoa da, baina bat-batean zalantzan jartzen hasi da hartu behar dituen hainbat erabaki garrantzitsuren inguruan, bereziki eutanasia lege bat onartzen duen ala ez, dilema moral handia planteatuz.
Emanaldiak:
Apirilak 16, osteguna, 19:00etan, Iortia kultur gunearen areto txikian (aurretik: 4,5 euro; egunean: 5 euro).
Apirilak 19, igandea, 19:30ean, Iortia kultur gunearen areto txikian (aurretik: 5 euro; egunean: 6 euro).