Josefina Arregi klinika psikogeriatrikoak Iruñeko Cordovilla auzoan duen egoitza eta hiriburuko Buztintxuri auzora lekualdatuko da. Egoitza berria Alzheimerra eta beste dementzia batzuk dituzten adineko pertsonen arretan espezializatuta egongo da. Eta honako baliabideak izanen ditu: psikogeriatriako eguneko zentroa, kontsulta medikoak, familia-arnaserako zerbitzua eta Autonomia Sustatzeko Zerbitzua izanen ditu.
Egoitza berriko lanak aurreratuta daude eta klinikako arduradunek hura garilerako zabaltzea aurreikusten dute. Egitasmoa bertatik bertara ezagutzeko aukera izan zuten agintariek atzo, apirilak 16, egindako bisitan. Bertan izan ziren Ines Frances (Pertsonen Autonomiarako eta Garapenerako Nafarroako Agentziako zuzendari nagusia), Txema Mauleon (Iruñeko Udaleko Gizarte Ekintzako zinegotzia), Joseba Arregi (Felipe Lezea fundazioko presidentea), Mª Carmen Maeztu (Gizarte Eskubideen kontseilaria), Angel Gardachal (klinikako gerentea), Aitor Larraza (Sakanako Mankomunitateko presidentea) eta Sara Ruiz de Erentxun (klinikako kidea).